Home // Etorkizuneko joerak
LCAMP Behatokiak fabrikazio aurreratuan egungo gaitasun joerei, gabeziei eta gaitasunen aurreikuspenari buruzko informazio eguneratua eta erabilerraza eskaintzea du helburu.
EfVET is glad to share that from now on, Blue Book traineeships at the European Commission and its departments in Brussels and Luxembourg will also […]
EfVET welcomes all its members and non-member organisations invitations to consider EfVET’s participation in project proposals related to […]
Europan Industria 5.0 paradigma garatzen ari da, industria gizakiarengan oinarrituagoa, erresilienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin.
Eraldaketa horiek ez dituzte teknologiak bakarrik bultzatzen; teknologia eta pertsonak dira batera haien ardatz nagusiak.
Industria 4.0k ekarritako aldaketetara egokitzeko, EBk ikerketa eta berrikuntza programetan egindako inbertsioek azpimarratzen dute ikasleek eta langileek gaitasun digitalak garatu eta teknologia berriak erabiltzeko beharra dutela.
Fabrikazioan Adimen Artifizialaren (AA) teknikak aplikatzeari esker, makinen eta prozesuen egoerari buruzko ezagutza konplexua modu egituratuan kudeatu eta erabiltzea posible da.
Tresna horiek operadoreen lana errazten eta hobetzen dute, eta, ondorioz, haien balio teknikoa ere handitzen da.
Gauzen Internetaren (IoT) bidez sortzen den datu-kopuru handiari esker, Adimen Artifizialaren erabilera nabarmen hedatzen ari da industria-sektorean.
Robot kolaboratiboek (cobot-ak) eta robot mugikor autonomoek (AMR) dagoeneko eraldatu dute pertsonen eta makinen arteko lankidetza, baina Sistema Ziberfisikoen (CPS) erabilerak urrats bat harago eramango du eraldaketa hori.
Langileen eta ingurune teknologikoaren arteko elkarrekintza handiagoak segurtasuna hobetzen du, arriskuak murriztuz eta istripuak saihestuz.
Ergonomia-printzipioak eta teknologia digitalak lanbide-heziketan integratzeak aukera ematen die ikasleei etengabeko eraldaketan dagoen fabrikazio-ingurunera egokitzeko. Horren barruan sartzen dira ergonomiari, giza faktoreei eta teknologia digitalei buruzko prestakuntza, bai eta lanpostu digitalekin eta ekipamenduekin egindako jardun praktikoa ere.
Fabrikazio aurreratuaren sektorea trantsizio berderantz doa, energia-eraginkortasuna, energia-neutraltasuna eta jasangarritasuna ardatz hartuta. Horrenbestez, gaitasun berdeak eta ekonomia zirkularraren printzipioak prestakuntza-programa guztietan txertatu behar dira eta horretarako, gaitasun berdeak argi definitzea ezinbestekoa da.
Ikaskuntza – analitikak aukera ematen du erakunde baten gaitasunetan egon daitezkeen hutsuneak identifikatzeko eta horiek gainditzeko prestakuntza-programak garatzeko. Gainera, datu baliotsuak eskaintzen dizkie enpresei prestakuntza-programen eraginkortasuna ebaluatzeko eta beharrezko egokitzapenak egiteko. Hala ere, Lanbide Heziketako zentroetan gutxitan erabiltzen da.
Materialaren erabilera eraginkorrari, material-aurrezpenari eta hondakinen murrizketari esker, metalen konformazio-prozesuak alternatiba erakargarria dira pieza konplexuak fabrikatzeko. Gainera, digitalizazioaren bidez lortutako kalitate eta eraginkortasun hobekuntzek prozesu horien erabilera aukerak zabaltzen dituzte.
Metalen fabrikazio gehigarriak, eta bereziki Laser bidezko Sinterizazio Selektiboak (SLS), gero eta presentzia handiagoa du industrian. Teknologia horiek erabiltzeko, piezen diseinuan eta ekipamenduen erabileran gaitasun eta ezagutza espezifikoak behar dira. Horregatik, SLS bezalako fabrikazio-prozesu automatizatuak hedatzen diren heinean, langileek prestakuntza eguneratu eta gaitasun berriak eskuratu behar dituzte, enplegagarritasunari eusteko.
Mantentze prediktiboan erabiltzen diren ereduak sortzeko fasea erabat automatizatuta dagoenez, enpresa askok errazago egiten dute mantentze prediktiboa ezartzeko urratsa.
Ikasleen eta langileen artean Bizitza Osoko Ikaskuntzaren kultura ez dago behar bezain errotuta. Horren aurrean, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek bizitza osoko ikaskuntzarako bideak sendotzeko ekimenak bultzatu behar dituzte.
5G teknologiaren hedapen globalari esker, ez da beharrezkoa datuen prozesamendua hainbat kokagunetan banatzea. Horrek hodeiko zerbitzarietan datuak aztertzeko eta kudeatzeko kostuak murrizten ditu. Era berean, 5Gak komunikazioa hobetzen du eta enpresen eraldaketa digitala bultzatzen du.
Balio kateen digitalizazio eta konektibitate maila gero eta handiagoa denez, zibersegurtasunak garrantzi estrategikoa du enpresa txiki eta ertainentzat (ETEentzat).
3D eskaneatzeak gero eta presentzia handiagoa du Lanbide Heziketako prestakuntzan, alderantzizko ingeniaritzan duen garrantziagatik. Hala ere, horretarako behar diren ekipamenduak eta softwareak eskuragarriago egin behar dira Lanbide Heziketako zentroentzat. Gainera, funtsezkoa da irakasleen eta industriaren arteko lankidetza sendotzea, prestakuntza-jarduera horiei jarraipena eman ahal izateko.
Prozesu konplexu edo arriskutsuak modu seguruan lantzek geroz eta gehiago erabiltzen dira ingurune birtual murgiltzaile kolaboratiboak fabrikazio aurreratuan. Teknologia horiek gainera biki digitalak garatzeko aukera ematen dute. Aldi berean, irakaskuntza materialak sortzea errazten duten tresna berriak agertzen ari dira eta horri esker irakasleek eta prestatzaileek zeregin aktiboagoa eta garrantzitsuagoa dute prestakuntza-prozesuan.
Biki digitalaren teknologia gero eta garrantzitsuagoa da Lanbide Heziketan, aktibo eta prozesu fisikoen kopia digitalak sortu eta horiek denbora errealean monitorizatzeko eta aztertzeko aukera ematen baitu
Showing 31 report(s)