Iraganeko kongresuak

LCAMP Kongresua 2026

Gasteiz, Euskal Herria
2026ko apirilaren 21etik 23ra

LCAMP Kongresua ezinbesteko hitzordu bihurtu da Lanbide Heziketako irakasleentzat, Lanbide Heziketako zentroetako arduradunentzat eta fabrikazio aurreratuaren arloko eragileentzat. Urtero, Europatik eta beste herrialde batzuetatik — Kanada, AEB, Erresuma Batua eta Turkia tartean — 700 bat lagun elkartu dira, nazioarteko topagune bihurtuz.

Kongresu honek aukera paregabea eskaintzen du elkartu, ikasi eta elkarlanean aritzeko hezkuntza eta teknologiako azken berrikuntzak ezagutzen diren bitartean. Kongresuan arreta berezia jartzen da ikaskuntza-fabriken eta Industria 4.0 teknologien aplikazio praktikoek Lanbide Heziketan izan dezaketen eraginaren azterketan

2026ko LCAMP Konferentziari buruzko berriak

LCAMP Kongresua 2025

Finspång, Suedia
2025eko maiatzaren 13tik 15era

LCAMP 2025 Kongresua: Harremanak eta lankidetza sustatzeko topaketa hiru eguneko ekitaldi dinamikoa izan zen, 2025eko maiatzaren 13tik 15era bitartean, Curt Nicolin Gymnasiet-en, Finnvedsvägen 4, 61230 Finspång, Suedia.

Kongresua aukera paregabea izan zen fabrikazio aurreratuan espezializatutako Lanbide Heziketako irakasleentzat eta LH zentroetako arduradunentzat elkartu, ikasi eta lankidetzan aritzeko. Elkarrekin, hezkuntza eta teknologiako berrikuntza aurreratuak aztertu ziren, arreta berezia jarriz ikaskuntza-fabriken eta Industria 4.0 teknologien aplikazio praktikoan.

Zer espero zitekeen:

LCAMP 2025 Kongresua  berrikuntza pedagogikoarekiko interesa duten irakasleentzat, teknologia hezkuntzan txertatzen dutenentzat eta fabrikazio aurreratuan etorkizuneko profesionalak prestatzen dituztenentzat bereziki diseinatuta egon zen. Bertan, mundu osoko hezitzaile aurrerakoien komunitate batean parte hartzeko eta ezagutza praktikoa jasotzeko aukera izan zuten.

Eskerrik asko Finspång-en (Suedia) gurekin parte hartzeagatik!

2025eko LCAMP Konferentziari buruzko berriak

LCAMP Kongresua 2024

Aalen, Alemania
2024ko maiatzaren 14a - 15a

“Learning Factories for Advanced Manufacturing in Education LCAMP” 2024 Kongresua 2024ko maiatzaren 14tik 15era egin zen, Alemaniako Aalen hiriko OSTERTAG Event Centre-n.

Kongresuaren helburua   ikaskuntza-fabriken aplikazio praktikoak aztertzea eta Industria 4.0 teknologiak lanbide heziketan txertatzea izan zen. Honetaz gain mundu osoko esperientzia errealak erakutsi, LCAMP aliantzarekin bat egin eta nazioarteko lankidetza sustatzeko aukerak eskaini  eta fabrikazio aurreratuko enpresetara bisitak egin ziren. Teknologia eta fabrikazio aurreratuan interesa zuten ikastetxeek saretzeko aukera ere izan zuten.

Kongresuak Lanbide Heziketako komunitatea bildu zuen. Europatik eta beste hainbat herrialdetatik etorritako fabrikazio aurreratuan espezializatutako irakasle eta kudeatzaileek biltzeko aukera izan zuten.  Horrez gain, ETEen (enpresa txiki eta ertainen), ikertzaileen, industria-klusterren eta tokiko, eskualdeko zein Europako agintarien topagune ere izan zen. 

Parte-hartzaileek fabrikazio aurreratuaren hezkuntzako joera eta erronka nagusiak ezagutzeko, adituen mahai-inguruetan parte hartzeko eta saio praktikoetan jarduteko aukera izan zuten. Kongresuaren ondoren, Baden-Württemberg eskualdeko fabrikazio aurreratuko enpresetara bisitak egin ziren.

 

2024ko LCAMP Konferentziari buruzko berriak