Home // Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honetan, LCAMPek (Lanbide Bikaintasuneko Zentroetarako Ikaslean Zentratutako Fabrikazio Aurreratuko Plataforma) azaltzen du nola biltzen, erabiltzen, partekatzen eta kudeatzen diren https://lcamp.eu/ webguneko bisitarien datu pertsonalak.
LCAMP proiektuak Europar Batasunaren Erasmus+ programaren finantzaketa jaso du. Webgune honetan jasotako edukiek egileen iritzia baino ez dute islatzen eta Europar Batzordea ez da bertan argitaratutako informazioaren erabileraren erantzule izango.
Honako erakunde hauek dira LCAMP partzuergoaren kideak:
Webgunea KICek garatu du LCAMP lankidetzatik kanpo. Gaur egun, EARLALL aisbl erakundeak (LCAMPeko zabalkunde-bazkidea, Belgikan kokatua) eta TKNIKAk – Euskal Lanbide Heziketako Ikerketa Zentroak (LCAMP proiektuaren koordinatzailea, Espainian kokatua) kudeatzen dute elkarlanean. Bi erakunde horiek dira webgunean argitaratzen diren edukien egokitasuna eta araudiarekiko betetzea bermatzearen arduradunak. Hala ere, pribatutasun-politikaren eta datuen babesarekin lotutako neurrien erantzukizuna LCAMP partzuergo osoarena da.
Zure datuen erabilerari buruzko galdera, kontsulta edo erreklamaziorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan communication@earlall.eu helbidearen bidez. Ahalik eta eperik laburrenean erantzuten eta arazoa konpontzen saiatuko gara.
Halaber, Belgikako Datuak Babesteko Agintaritzarekin ere jar zaitezke harremanetan (l’Autorité de protection des données), commission@privacycommission.be helbidearen bidez.
Pribatutasun-ohar honek batez ere honako hauen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu: LCAMP webguneko bisitariak, buletinaren harpidedunak, LCAMP proiektuaren esparruan antolatutako edo elkarlanean antolatutako ekitaldietan izena ematen duten pertsonak, eta LCAMP partzuergoak bere jarduera eta helburuak garatzeko harremana duen beste edozein pertsona..
Zer datu biltzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun:
Datu pertsonalak jaso ditzakegu webgunean dagoen harremanetarako formularioaren bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean edo webgunean agertzen diren helbide elektronikoen bidez gure taldeko kideekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean.
Era berean, datu pertsonalak jaso ditzakegu LCAMPek antolatutako ekitaldietan izena ematen duzunean, hala nola zabalkunde-ekitaldietan, konferentzia tematikoetan edo proiektuaren jarduerekin lotutako bestelako ekitaldietan.
LCAMP partzuergoak ez ditu 16 urtetik beherako pertsonen datu pertsonalak biltzen, tratatzen, gordetzen edo erabiltzen
Zure izena eta harremanetarako datuak jaso ditzakegu, besteak beste, izen-abizenak, erakundea edo enpresa, lanpostua, helbide profesionala, posta elektronikoa eta telefono-zenbakia. Datu horiek jaso daitezke txartel profesionalak trukatzean edo gure posta-zerrendan eta/edo buletinean sartzeko eskaera ahoz nahiz idatziz egiten duzunean.
Datu horiek LCAMPen jarduerei, programei eta ekitaldiei buruzko informazioa helarazteko erabil ditzakegu, baita jarduera, programa eta ekitaldi horiek antolatzeko ere.
Kontuan izan eskatzen dizugun informazio pertsonala ematen ez badiguzu, baliteke zerbitzu jakin batzuk eskaintzea zaildu edo atzeratzea. Nolanahi ere, aipatutako jarduerak gauzatu aurretik dagokion baimena eskatuko dizugu beti.
Buletinak eta komunikazioak kudeatzeko, Mailchimp plataforma erabiltzen dugu.
Mailchimp-en pribatutasun-jardunbideei buruz informazio gehiago hemen.
Ez dugu zure datu pertsonalik saltzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere, pribatutasun-politika honetan jasotako kasuetan edo zuk berariaz baimena eman duzunean izan ezik. honako egoera hauetan zabaldu ditzakegu:
Zuk horretarako baimena ematen baduzu, zure datuak hirugarren erakundeekin partekatu ahal izango ditugu, hala nola bazkide edo erakunde laguntzaileekin, edo indarrean dagoen legediak baimentzen duen beste edozein kasutan.
Webgune honek LCAMP partzuergoak kudeatzen ez dituen hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake.
Webgune horietan ematen dituzun datu pertsonalak dagokien erakundearen pribatutasun-politikaren arabera tratatuko dira. Horrenbestez, LCAMP partzuergoak ez du inolako erantzukizunik hartzen hirugarren webgune horien datuen babeserako politikengatik, ezta egiten duten datu-tratamenduagatik ere.
Beharrezko neurri guztiak (teknikoak zein antolakuntzakoak) hartzen ditugu zure datuak behar bezala babestuta egon daitezen. Baimenik gabeko sarbideak, aldaketak edo zabalkundea, datuen galera edo suntsiketak adibidez.
LCAMP proiektuko bazkide diren erakundeetako langileek datuen babesaren garrantzia ezagutzen dute, eta datu pertsonalen pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta segurtasuna errespetatzeko konpromisoa dute.
Datu-segurtasunaren urraketaren bat gertatuz gero eskura ditugun neurri tekniko eta antolakuntzako neurri guztiak erabiliko ditugu egoera kontrolpean hartzeko eta haren ondorioak ezabatzeko.
Urraketa horrek eragindako pertsonen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia ekar dezakeela antzematen badugu ahalik eta lasterren emango dugu egoeraren berri posta elektroniko bidez edo eskura dagoen beste edozein komunikazio bide erabiliz.
LCAMP partzuergoak zure datu pertsonalak gordeko ditu LCAMPekin edo haren bazkideetako batekin duzun harremanak indarrean dirauen bitartean (Buletinaren harpideduna bazara adibidez).
LCAMPek antolatutako ekitaldi batean parte hartzen baduzu, zure datu pertsonalak ekitaldia amaitu eta 12 hilabetera ezabatuko dira.
Hala ere, legeak aurreikusitako kasu jakin batzuetan, datu pertsonalak epe luzeagoan gordetzea beharrezkoa edo baimendua izan daiteke.
LCAMP buletinean izena ematean eman dituzun datuak eguneratu nahi badituzu, idatzi communication@earlall.eu helbidera. Era berean, nahi duzunean utz dezakezu buletinaren harpidetza gure mezu elektronikoen amaieran dagoen baja-esteka erabiliz edo helbide horretara zuzenean idatziz.
Indarrean dagoen legediaren arabera, zure datu pertsonalen gainean hainbat eskubide izan ditzakezu: gure esku dauden datuak eskuratzea, datu horiei buruzko informazioa jasotzea, okerrak diren datuak zuzendu edo eguneratzea, eta, hala badagokio, datuak blokeatzea edo ezabatzea.
Horrez gain, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea ere izan dezakezu, baita emandako baimena edozein unetan kentzekoa ere. Hala ere, tokian tokiko araudiak eskubide horien erabilera mugatu dezake zenbait kasutan.
Kontuan izan datuak ezabatzeko eskatzen baduzu, tratamenduaren aurka egiten baduzu edo emandako baimena kentzen baduzu, baliteke webguneak eskaintzen dituen zerbitzu edo funtzionalitate guztiak erabili ezin izatea.
Zure eskubideak baliatu edo emandako baimena kendu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan pribatutasun politika honen amaieran adierazitako harremanetarako bideak erabiliz.
Zure datu pertsonalak nola babesten diren, zer eskubide dituzun datuen gaineko kontrol handiagoa izateko eta arazoren bat sortuz gero zer egin dezakezun jakiteko, kontsultatu informazio osagarria.
Pribatutasun-politika hau azken aldiz 2020ko martxoaren 24an eguneratu zen.
Baliteke etorkizunean pribatutasun-politika honetan aldaketak egitea. Hala gertatuz gero, aldaketa horien berri webgunearen bidez eta posta elektronikoz emango da.
Aldaketak argitaratzen diren egunetik aurrera izango dira indarrean. Hala ere, aldaketaren batek pribatutasun-politika honetan jasotako zure eskubide edo betebeharretan eragin nabarmena badu ahalegina egingo dugu horren berri emateko. Era berean, indarrean dagoen legediak hala eskatzen duenean edo egokitzat jotzen dugunean zure baimena eskatuko dugu.
LCAMP proiektuko bazkideak dira webgune honetan jasotzen diren datu pertsonalen erantzule bateratuak.
Zure eskubideak baliatu nahi badituzu edo biltzen ditugun datu pertsonalei buruzko zalantzarik baduzu, idatzi email bat communication@earlall.eu helbidera edo jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetara idatziz:
EARLALL – European Association of Regional & Local Authorities for Lifelong Learning
Rue des Deux Églises 27 – 1000 Brussels, Belgium
LCAMP webguneak cookieak erabiltzen ditu. Cookieak zure ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen diren fitxategi txikiak dira. Ez dute informazio pertsonalik jasotzen eta webgunean egiten dituzun hurrengo bisitak errazteko erabiltzen dira.
Nahi izanez gero zure nabigatzailearen ezarpenetan cookieen erabilera desaktibatu dezakezu. Hala ere, kontuan izan kasu horretan webgunearen erabilera ez dela beti hain arina edo egonkorra izango.
.
Webguneek, oro har, cookieak honako helburuetarako erabiltzen dituzte:
Cookieak lineako portaeran oinarritutako publizitatea egiteko eta erabiltzaileak aurretik bilatu duenari lotutako iragarkiak erakusteko erabili daitezke
Webgunea hornitzen duen zerbitzariak cookieak gorde ditzake erabiltzailearen ordenagailuan edo gailu mugikorrean. Era berean, webgunean txertatuta edo erreferentziatuta dauden fitxategiak kudeatzen dituen kanpoko zerbitzari batek ere cookieak gorde ditzake. Mota honetako cookieei http goiburuko cookie esaten zaie.
Cookieak gordetzeko beste modu bat orrialdean bertan dagoen edo hari lotutako JavaScript kodea erabiltzea da.
Erabiltzaileak orrialde berri bat eskatzen duen bakoitzean, web zerbitzariak aurrez ezarritako cookieen balioak jaso ditzake eta balio horien arabera egokitutako edukia bidali. Era berean, JavaScript kodeak bere domeinuko cookieak irakur ditzake eta horren arabera ekintzak gauzatu.
Cookieak bi irizpideren arabera sailka daitezke. Iraupenaren arabera eta zein domeinutakoak diren kontuan hartuta. Iraupenaren arabera, cookieak honako hauek izan daitezke:
Domeinuaren arabera, honako hauek bereizten dira:
Errendimendu-cookieak. Google Analytics-en cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea nola erabiltzen den jakiteko eta informazioa biltzeko. Bisitariek gehien bisitatzen dituzten orrialdeak edo web-orrietako errore-mezuak jasotzen diren ala ez jakiteko adibidez. Honek nabigazio-esperientzia hobetzen laguntzen digu. Google Analytics-ek gure webgunearekiko elkarreragina aztertzen du eta honako informazio hau gordetzen du: IP helbidea, sistema eragilea, web nabigatzailea, bisitatutako orriak, erabiltzaileen ezaugarri demografikoak, erabilitako gailua eta bisitaren jatorria. Googlek pribatutasun-aukerak eta hautuak eskaintzen ditu gai honi dagokionez. Informazio gehiago hemen aurki daiteke.
Gure webguneak LinkedIn eta Twitter-era (X) eramaten duten botoiak ditu. Hirugarrenen sare sozialetako widget horien hornitzaileek cookieak ezar ditzakete gure webguneko erabiltzaileen eta widget horiekin dituzten interakzioen inguruko informazioa biltzeko.
Informazio gehiago lortzeko, mesedez, kontsultatu sare sozial horien hornitzaileen pribatutasun-politikak.
LCAMP webgunean(etan) dauden testu, diseinu, maketa, argazki, film, bideo, grafiko eta edozein motatako elementu guztiak copyrightaren bidez babestuta daude ©. Hala ere, Pixabay, Shutterstock eta Unsplash plataformetako lizentzia libreko irudiak ere erabiltzen dira. Gure webguneko argitalpenak, dokumentuak eta informazioak erreproduzitu, laburbildu eta jendaurrean partekatu ahal izango dira irabazi-asmorik gabeko helburuetarako, betiere iturria behar bezala adierazten bada.
LCAMP partzuergoak ahalegin guztiak egiten ditu webgune honetan agertzen den informazioa zehatza eta eguneratua izan dadin baina ez du bere gain hartzen informazio horren erabileratik sor daitekeen inolako kalte, galera edo ondorioen erantzukizunik. Halaber, LCAMP partzuergoak ez du kontrolatzen kanpoko esteken kalitatea. Webgune honetan enpresen edo merkatarien izenak agertzeak ez du esan nahi haien produktu edo zerbitzuak gomendatzen direnik.
Webgune honetan zerbait kezkagarria edo akatsik aurkituz gero jar zaitez gurekin harremanetan.